XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3.2.- Erbi iberiarra (Lepus capensis), Untxia (Oryctolagus cuniculus) eta Eper gorria (Alectoris rufa).

Ehizean egiteko aldi baliogarria urriaren 11tik 1993.eko urtarrilaren 1era bitartekoa izango da.

Erbiaren ehizak debekaturik iraungo du honako hauetan:

Enkarterrietan, hurrengo udal mugarteok biltzen dituelarik: Gueñes, Zalla, Gordexola, Balmaseda, Galdames, Arcentales, Sopuerta, Trucios eta Lanestosa; eta Oiz mendigunean honako perimetro hau biltzen duelarik:

- Durangotik Markinarako, Trabakuan zehar, errepidea, Durangon hasi eta Iruzubietaraino.

- Markina-Arbatzegi-Gerrikaitz, Bolibarren zehar, errepidea, Arbatzegi-Gerrikaitzeraino.

- Arbatzegi-Gerrikaitzetik Zugastietarako, Bizkaiko Balkoian zehar, errepidea, Urretxuaraino.

- Durango-Zugastieta, Orobion zehar, errepidea, Urretxuan hasi eta Durangoraino, bertan perimetroa ixten delarik.

Halaber, erbia bakarrik ehizatxakurrekin ehizatu ahal izango da.

1.3.3.- Oilagorra (Scolopax rusticola).

Urriaren 11tik urtarrilaren 31ra bitartean, espezie honen zelatako ehiza debekatuta dagoelarik aldi baliogarrian zehar.

Azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian egunero egin ahal izango da ehizean, eta data aldi baliogarriaren gainerako epean ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik.

Espezie honen ehizatzat ehiztaria txakurrarekin batera eta jauzi modalitatean dagoenean bakarrik joko dela agertarazten da, beste edozein ehiza-iharduera salagarria izango delarik.

1.3.4. Paseko uso eta birigarroak ohizko pasalekuetan.

Irailaren azken igandetik azaroaren azken igandera bitartean, asteko egun guztiak, muga hauek gordeko direlarik:

Tiralekuak, banakatuak zein lerrokadan jarritakoak, finkoak izango dira eta nahitaez mendikateetako gailurretan edo maldetako goikaldeetan egon beharko dute kokaturik, eskopeta mugigarriak debekatuta daudelarik, baita tiralekuetatik kanpo, armak zorrotik kanpo eramanez, ibiltzea ere.

1.3.5. Uretako hegaztiak.

Urriaren 15etik urtarrilaren 31ra bitartean.

1.3.6. Azeria (Vulpes vulpes). urriaren 11tik urtarrilaren 31ra bitartean, baina aldi honen barruan ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik, jauzi modalitatean.

Espezie honen ehizaketarik antolatu nahi izanez gero, Nekazaritza Saileko Baso Zerbitzuari eskatu behar izango zaio eta beronek hartarako baimena espreski eman.

1.4. Geben erdia.- Galeperra (Coturnix coturnix), Usapala (Streptopelia turtur) eta Uso arrunta (Columba palumbus).

Abuztuaren laugarren igandetik irailaren azkenera bitartean, asteko egun guztietan ehizean egin ahal izango delarik aipatu epean zehar.

1.5. Ehiza nagusia: